XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Essential Language Teaching Series izena duen liburu-sortako ale bikain bat dugu eskuetan oraingoan.

Sorta honek ikuspuntu praktikoa du, beti hizkuntz irakaskuntzari begira, baina printzipioak baztertu gabe eta erak eta zergatiak orekatzen saiatuz.

Hizkuntz irakasleak ohituak gaude ikasleek egiten dituzten hutsetara.

Hala ere, maiz aski hutsegitearen alde guztiak ez bait dira ondo ezagutzen, ezin izaten da tratamendurik aproposena jarri eta etsipenean erortzeko arriskuan gaude.

Liburu honetan galdera garrantzitsuak egiten dira, hala nola, zergatik gertatzen diren hutsegiteak hain sarri, irakaslea gauza ote den eta, are gehiago, saiatu beharko ote lukeen ikasleari hutsegite gutxiago egin dezan laguntzen.

Guztiei erantzuna ematen ez bazaie ere, hutsegitearen funtzioa garbi azaltzen da eta ez da horren tratamendurako iradokizunik falta.

Hasieran aipatzen denez, irakasleek hutsegiteak positiboagoki har ditzaten laguntzea da liburuaren helburua.